Donazio bat egin

Zure ekarpenarekin proiektuaren iraunkortasuna eta jarraitasuna bermatu ahal izango dugu.

Zure laguntza guztia desgaitasuna duten neska-mutilentzako zentrora joango da.

Haur horien familiei formakuntza, laguntza eta aholkularitza zerbitzuak emango dizkiezu.

Haur horien gaitasunak hobetu eta bere oinarrizko beharrak bermatuko dituzu, bere osasuna, hezkuntza eta gaitasunak garatuz.

Komunitate osoan integrazioa sustatuko duzu, desgaitasunari ikusgaitasuna emanez, eskola inklusiboa sustatuz eta jarduera inklusiboak antolatuz.

MECENASGO SOZIALA

SOLIDARIOS CON ARUA – ARUA ELKATASUNAk Nafarroako Gobernuaren aitortza du Mezenasgo Sozialaren programaren onuradun izateko.

Solidarios con Arua – Arua Elkartasuna Gobernuz Kanpoko Erakundeari egindako diru-ekarpen guztiak zerga-kenkariak dira errenta aitorpenean. Emandako lehen 150 euroetarako, Ogasunak % 80 eta % 35 itzultzen du.

Adibidez, urteko ekarpen guztien kopurua 250 € bada, lehenengo 150 €-engatik Ogasunak 120 € itzultzen ditu eta beste 100 €-engatik 35 € kentzen dira, guztira 155 € itzuliz.