Proiektuak lotuz

Manuela Proiektua sortu zen hilabeteetan konturatu ginen proiektu honen helburuak eta lan egiteko moduak Vura Music Project-ek zituenaren berdinak zirela. Gainera, terapia okupazionalari ekitea pentsatuz, konturatu ginen Manuela proiektuan atenditzen diren haur askok leku ezin hobea izango zutela Vura Music Proiektuan. Azkenean, proiektu bakarra izateko ideia sortu zen, atal desberdinekin, non lan batzuk beste batzuekin konektatzen diren eta proiektuak haien artean oinarritzen diren, parte-hartzaile guztien ahaleginak are gehiago bultzatzen dituen sinergia moduko batean.

Esan eta egin, ezintasunak dituzten 5 haur batu dira musika eskoletara. Zentzu praktiko batean, 2022. urtearen amaieran horietakoren batek gure Maduga Bandekin bat egiteko helburua ezarri genuen. Mugarri handia litzateke hori behar bereziak dituzten pertsonen integrazioaren eta normalizazioaren ildotik.

Jaso itzazu gure berriak zure postan!

Ez dugu span bidaltzen! Irakur ezazu gure pribatasun politika informazio gehiago izateko.