PROIEKTUARI BURUZKO BERRIAK

Pausoz pauso, Moyoko desgaitasuna duten haurrentzako zentroa martxan jartzeko ezarri ditugun helburuak betetzen ari dira. Sortzen diren zailtasunak gainditzen ari dira eta igarotzen den egun bakoitza gertuago gaude.

OZTOPOAK OZTOPO: HAUTESKUNDEAK ETA COVID-19

Momentu honetan, jarduera garrantzitsuena zentroa martxan jarriko duten langileak hautatzeko prozesua da. Prozesu honek denboran bat egin du Ugandako presidentetzarako hauteskundeekin, eta honen ondorioz egon diren protestekin, liskar odoltsuekin eta Ugandako oposizioaren iruzur salaketekin.

Gainera, gobernuak internet itxi egin zuen astebete baino gehiagoz, beraz, komunikazioa oso konplexua izan da eta guk egindako deialdian eskaintzen diren hiru postuetarako hautagaiek zailtasun handiak izan dituzte curriculuma aurkezteko orduan.

Bestalde, hautaketa prozesuaren arduradunetako batek koronabirusean positiboa eman du, eta horren ondorioz urtarrilaren 25erako programatutako elkarrizketa pertsonalak atzeratu behar izan dira.

46 ASPIRANTE 3 PLAZA

Zailtasunak zailtasun, guztira 46 lagunek deialdira aurkezteko dokumentazioa aurkeztu dute,   gure zentroan jarduera hasiko duten 3 langileen plazetarako: 18 proiektuaren Koordinatzaile posturako, 20 gizarte langilerako eta 8 terapeuta posturako .

Hiru pertsona kualifikatuenak hautatuta, hurrengo fasea hiru hilabetez ordaindutako praktikak izango dira, Mukisa Fundazioak Kanpalan dituen zentroetako batean.

Jaso itzazu gure berriak zure postan!

Ez dugu span bidaltzen! Irakur ezazu gure pribatasun politika informazio gehiago izateko.